Politika -

Ministerioaren eskaera

DSS 2016k 'fenomeno terroristatzat' jo lezake ETA

Eneko Goia alkateak esan du balitekeela doitzea testu bat non ETA jotzen duten "fenomeno politiko, militar eta kulturaltzat", 'Bake Ituna' egitasmoaren barnean.

Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB.
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB.
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak zehaztu du ikertzen ari direla ea Donostia 2016ko bulegoak doitzen duen testu bat non ETA fenomeno politiko, militar eta kulturaltzat jotzen duten, 'Bake Ituna' egitasmoaren barnean. Kultura Ministerioak eskatu du kontu handiz ibiltzea horri dagokionez, eta azpimarratu du zalantzarik gabeko konpromisoa dagoela banda "fenomeno terroristatzat" jotzeko.

Goiak Donostian egin ditu adierazpenok, galdetu diotenean DSS2016ko arduradunei Kultura Ministerioak igorritako gutunaren gainean. Bertan, kezka adierazten dute; izan ere, 'Bake Ituna' izenekoak ondorengo kontzeptuak erabiltzen ditu bandaz hitz egiteko: "ETAren exorzismo kulturala", "edozein hausnarketa-ahalegin saihestu duen binarismoa", "fenomeno politiko, militar eta kulturala", eta "gizarte osoari mugiarazi dioten erabateko gatazkaren laburpena".

"Arreta handia erabilitako hitzekin"

Gutunean, Ministerioak eskatu zion Donostia 2016 Fundazioari (Udala, Gipuzkoako Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa daude bertan) "arreta handia jartzeko" prentsa-txostenean erabilitako hitzekin; izan ere, "gaiak oso delikatuak dira, ikuspegi artistiko batetik bada ere".

Alkateak adierazi duenez, DSS2016 bulegoa bera, gutuna jasota, "prest dago" aztertzeko, eta nabarmendu nahi izan du, kontu honek sortutako polemikoa dela eta, "zalantzarik gabeko konpromisoa" dutela Fundazioan dauden erakunde guztiak "azterketa kritikoa egiteko ETAren indarkeria terroristari, besterik ez du merezi". "Uste dut beti partekatu izan dugula, bai eta Hiriburutzaren bulegoak ere", nabarmendu du.

"Hainbat komisario daude"

Azaldu du egitasmo honetan hainbat komisario daudela, eta aipatu doikuntza egitea "kultura-zuzendaritzaren kontua" dela, batez ere. DSS2016ko bulegoa aztertzen ari da, eta ikusten ari da ea zer aldatu ahal den hori horrela izateko.

Hala, azpimarratu du irizpide kulturalak erabili behar direla, oinarria ezarrita, "zeren eta hori inork ez baitu inoiz zalantzan jarri, ETAk eragindako indarkeriak merezi duen kalifikazioa ezin dela eztabaidatu".

"Fenomeno terrorista da, eta egitasmoan bertan, hain zuzen hitz egiten duenean Argeleko prozesuaz, Bake Itunaren barnean dago hori, horrela definitzen da", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eneko Goia argazkiak Donostia 2016 berriak Alderdi politikoak berriak