Politika -

HAUTESKUNDEAK

Madinak diputatu izatea merezia duela esan du Diazek

PSOEko Batzordeak karguan berretsi ondoren Mendiak adierazi duenez, ez du uste Arabako zerrendaburu izan behar duenik.

Susana Diaz: 'Madinak diputatua izan behar du, balio handikoa delako'

2:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Diaz Andaluziako presidenteak uste du Eduardo Madinak Kongresuan egon behar duela datorren Legegintzaldian, “balioa duelako eta gizartean ospea duelako”. Dena dela, zerrendetan zein toki hartu behar duen galdetuta, horri erantzungo ez diola gaineratu du. PSOEren Batzorde Federala primariei begira zerrendak osatzeko prozesua abiatzeko bildu da gaur Ferrazen.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, errefusatu egin du Madina 7. tokitik 3. edo 5. tokira igaro behar dela. Horren ildoan esan duenez, Madina ez da Arabako zerrendaburua izango. PSOEk emaitzak hobetuko dituela eta Madinak diputatu izateko aukera izango duela nabarmendu du.

Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusi karguan berretsi du gaur PSOEko Batzorde Federalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Eduardo Madina bideoak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea PSE-EE