Politika -

Auzitegi Nazionala

Urtebeteko espetxe-zigorra, Facebooken ETA itzul dadila eskatzeagatik

"Emaiozue 'atsegin dut'i itzul daitezen, nik eman diot", idatzi zuen sare sozialean, 2013an, ETAko hiru kaputxadunen argazkiaren ondoan.

Lopez del Monte, gaurko epaiketan. Argazkia: Efe
Lopez del Monte, gaurko epaiketan.
Lopez del Monte, gaurko epaiketan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati Facebookeko 'Duende Punk' orrian Poliziaren kontrako mezuak zabaltzeagatik eta ETA itzul dadila eskatzeagatik. "Emaiozue 'atsegin dut' itzul daitezen, nik eman diot", idatzi zuen sare sozialean, 2013an, ETAko hiru kaputxadunen argazkiaren ondoan.

Zigor Aretoak urtebeteko kartzela-zigorra eta hamar urteko gaitasungabetzea ezarri dio, akusatuak Jesus Alonso fiskalarekin akordioa sinatu ostean. Hasieran bi urteko zigorra eskatzen zuen fiskalak.

Gaurko auzi-saioan, Lopez del Montek akusazioa aitortu du eta, negar zotinka, drogekin arazoak izan zituen garai bat zela esan du. Abokatuak zigorra bertan behera uztea edo komunitatearen aldeko lanekin ordezkatzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Facebook albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak