Politika -

KONTROL SAIOA

Lanbiderekin 'diru publikoa xahutzea' leporatu dio PPk Jaurlaritzari

Toñak, bere aldetik, Lanbideren jarduna defendatu du, 'legealdi honetan zerbitzuak asko aurreratu' duela esanez. Blascoren adierazpenak Lanbideren kontra egiteko erabiltzea egotzi die UPyD eta PPri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak nabarmendu duenez, Lanbideren formazio programetan parte hartu dutenen % 40k sei hilabeteren buruan lana aurkitu du.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin ditu adierazpenok Toñak, Laura Garrido (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkideek, Jose Andres Blasco Enplegu sailburuordeak Lanbideri buruz egindako adierazpenen harira, azalpenak eskatu dituztenean.

Blascoren hitzak Lanbideren kontra egiteko erabiltzea egotzi die Toñak UPyDri eta PPri. Sailburuaren hitzetan, legealdi honetan Lanbidek asko aurreratu du.

Garrido legebiltzarkide popularrak Iñigo Urkullu lehendakaria gogor kritikatu du, EAEko herritarren "arazo nagusiari, enpleguari, aurre egiteko gai izan ez delako". Lanbiderekin dirua xahutzea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.

Maneiroren iritzian, berriz, Blascoren adierazpenek agerian utzi zuten Lanbidek ez duela bere funtzioa ondo bete. "Argi dago pertsona honek kargua utzi behar duela", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak Lanbide bideoak Euskadiko PP Albisteak Gaur Albisteak