Politika -

Hauteskunde orokorrak

PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, PSOE eta Podemos atzetik izanik

PPk botoen % 27,4 eskuratuko lituzke; sozialistek, ordea, % 21,6 eta Podemosek % 17,7.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa Soziologikoen Zentroak argitaratu dituen apirileko barometroko datuen arabera, PPk irabaziko lituzke berriro hauteskunde orokorrak % 27,4ko babesarekin (abenduan, % 28,7), eta haren atzetik PSOE legoke bozen % 21,6 erdietsita (abenduan, % 22,01).

Panamako paperak izeneko auzia ezagutu ostean egindako inkestak Podemos hirugarren lekuan kokatzen du, bere konfluentzia guztiekin batera % 17,7 ko babesa lukeelako (abenduan baino hiru puntu gutxiago). Ciudadanos, ordea, bi puntu igo litzateke % 15,6ra iritsita

Podemos eta bere konfluentziek Ezker Batuarekin aurkeztuko balira, botoen % 23,1 lortuko lukete, eta horrek esan nahi du PSOEren aurretik leudekeela 1,5 puntu.

Madrilgo parlamentuan ordezkaritza duten euskal alderdiei dagokienez, aurreko hauteskundeetan baino emaitza kaskarragoak izango lituzkete. Horrela, EAJk botoen % 1 eskuratuko lituzke (abenduan % 1,2) eta EH Bilduk bozen % 0,7 (abenduan % 0,9).

Politikoen balorazioei dagokionez, Ezker Batuko Alberto Garzon da emaitza onenak lortzen dituena arlo horretan. Bere alderdiak botoen % 5,4 pilatuko lituzke, aurreko hauteskundeetan baino ia bi puntu gehiago (% 3,67).

Mariano Rajoy eta Pablo Iglesias dira gobernua osatzeko negoziaketetan izandako jarrerarengatik zigor handiena jaso duten politikariak; Albert Riverak, ordea, gora egin du eta Pedro Sanchez ere jaitsi egin da, baina gutxi (hamarreko bat).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak Ezker Batua-Berdeak alderdia Ciudadanos Gaurko azken orduko albistea Podemos albisteak