Politika -

Legea aldatzeko proposamena

PPk berriro heldu dio gizarte-laguntzak jasotzea gogortzeko ekimenari

Proposamenaren arabera, ezingo lukete Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jaso egoera irregularrean dauden immigranteak zein Euskadin 5 urte baino gutxiagoz erroldatuta dauden herritarrak.

lanbide
lanbide
lanbide

Agentziiak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk berriro heldu dio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzak gogortze aldera legea erreformatzeko proposamenari. Proposamen horren arabera, ezingo lukete Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jaso egoera irregularrean dauden immigranteak zein Euskadin 5 urte baino gutxiagoz erroldatuta dauden herritarrak.

Proposamen horiek dagoeneko azaltzen ziren "Laguntza Justuagoak" izeneko plataformak 37.000 sinaduraren babesarekin Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen Legegintzako Herri-ekimenaren barruan. Herri-ekimen hori bertan behera geratu zen joan zen urrian PP besterik ez zelako horren alde agertu.

Alderdi popularrak lege-proposamen bat aurkeztu du honako honetan, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko araua aldatzeko, zeinetan Legegintzako Herri-ekimenak barne-hartzen zituen zenbait planteamendu jasotzen dituen.

Gauzak horrela, testuan eskatzen da DSBE laguntza jasotzeko legezko egoitza izatea; horrenbestez, ezingo lukete laguntzarik jaso egoera irregularrean dauden immigranteak; alabaina, hortik kanpo geratuko lirateke bizileku- zein lan-baimen berezia duten gizakien salerosketa delitu baten biktimak edota genero indarkeriarenak.

Horrez gain, baldintza gisa Euskadin gutxienez bost urtez erroldatuta egotea ere eskatzen da (eskaria egiten den unearen aurretiko hamar urteetan).

PPren legebiltzarreko bozeramaile Borja Semperrek eta haren kide Laura Garridok aurkeztu dute gaur aipatu proposamena.

Proposamena aurkeztea arrazoitzeko zioten, PPk dio beharrezkoa dela DSBE arautzen duen araua "justuagoa eta eraginkorragoa" izatea.

Semperrek azpimarratu duenez, legezko erreforma egin beharra dago iruzurra saihesteko, Lanbideren kudeaketa “hutsuneak” zuzentzeko, eta ondasun higiezin txiki bat izateagatik une honetan laguntza horretatik kanpo geratzen diren pertsonak sartzeko.

Bere aldetik, Garridok baieztatu du bere alderdiak "sinadura eman, baina ate-kolpe bat jaso zuten milaka herritarren lekukoa" hartzen duela, "Lanbideren gaineko eztabaida gizartean dagoen unean eta Eusko Jaurlaritza bera Lanbideren porrotaz jabetu denenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Lanbide Euskadiko PP bideoak Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak