Politika -

Hauteskunde orokorrak

Daniel Innerarity, Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburua

Koldo Martinezen lekua hartuko du Innerarityk. Ana Lujan, bestalde, Geroa Baiko Senaturako hautagaia izango da.

Daniel Innerarity. EFE
Daniel Innerarity. EFE
Daniel Innerarity. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Baik Daniel Innerarity eta Ana Lujan zerrendaburu izendatu ditu Kongresurako eta Senaturako, hurrenez hurren. Hala ere, hautagaitza horiek bihar berretsi beharko ditu Gero Baiko Kontseilu Nagusiak.

Innerarity Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna eta 2013ko Kulturaren Vianako Printzea saria, Kongresurako bigarren zerrendaburu izan zen, iazko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan, Koldo Martinezen atzetik.

Bestalde, Ana Lujan senatari atera zen Geroa Bai Aldaketa, EH Bildu, Podemos eta Ezkerra hautagaitzan, eta orain Geroa Baiko Senaturako hautagaia izango da ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan.

Daniel Innerarity

Daniel Innerarity idazle eta filosofoa Bilbon jaio zen, 1959an, baina Iruñean bizi da 15 urte zituenetik. 2013an Kulturaren Vianako Printzea saria eskuratu zuen.

Gero Bai alderdiko hautagai izan zen aurreko hauteskundeetan eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzako Kode Etikoaren Batzordean zuen kargua (bokala) utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Geroa Bai Nafarroa Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak