Politika -

Irregulartasunak kontuetan

PPk, Aldecoari buruz:'Ez dugu kaleratzearen kontrako salaketarik jaso'

Bizkaiko PPren gerente ohiak aste honetan jakinarazi du salaketa aurkeztu duela "bidegabeko kaleratzea" dela eta, lehengo lanpostura itzultzeko asmoarekin.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidenteak ziurtatu duenez, Alderdiak ez du Arturo Aldecoa probintzia-gerente ohiaren salaketarik jaso, bidegabeko kaleratzea dela eta.

PPk Aldecoa kaleratu zuen martxoaren 21ean, alderdiaren (Bizkaian) 2015eko kontuen ikuskaritza egin eta gero, agerian geratu ziren "irregulartasun larriengatik", 101.000 euro "desagertu" baitziren, azalpen argirik gabe.

Bizkaiko PPren gerente ohiak aste honetan jakinarazi du salaketa aurkeztu duela "bidegabeko kaleratzea" dela eta, lehengo lanpostura itzultzeko asmoarekin.

"Ez dugu jaso inolako salaketarik bidegabeko kaleratzeagatik, baina ez daukat zalantzarik epaileak atzera botako lukeela, aurkeztekotan", ziurtatu du Damboreneak Bilbon egindako prentsaurreko batean.

Arturo Aldecoa Bizkaiko PPren gerentea izan da ia 30 urtez eta batzarkidea 1999tik hona. Alderdian zuen kargutik kendu eta Batzar Nagusien taldetik ere kaleratu egin zuten, PPren zuzendaritza nazionalak abiatutako ikerketa batek azalpenik ez zuten gastuak azaleratu eta gero, antza Aldekoak eta Gonzalo Pontes Bizkaiko PPren kontulariak eginak.

PPk bajan eman zuen Aldecoa Batzar Nagusietako taldetik, hori dela eta, martxoan Talde Mistoaren batzarkide bakarrean bihurtu zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Bizkaia Alderdi politikoak Bizkaibus Euskadiko PP berriak