Politika -

ERREGE KOPA

Esteladak, Espainiako banderak, txistuak eta txaloak, Kopako finalean

Partida zuzenean eskaini zuen telebista-katea esteladak ezkutatzen saiatu zela salatu dute hainbat erabiltzailek Twitterren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kirol emaitzari erreparatuta, Bartzelona izan zen garaile atzokoan. Baina arlo sozio-politikoan, Vicente Calderon futbol-zelaian berdinketa izan zela esan dute kontalariek. Izan ere, esteladak eta Espainiako banderak, txistuak eta txaloak, berdin-berdin ikusi eta entzun ziren Errege Kopako finalean.

Madrilgo Vicente Calderon izan zen banderen gerraren joko-zelai, eta bi aldeek parra bukatu zuten, askoren iritziz. Estelada asko izan ziren debekuak eragindako polemikaren ostean, baina Sevillako jarraitzaileek Espainiako banderak izan zituzten aldean. Espainiako ereserkia entzun zenean, ozen entzun ere, txistu andana egin zuten Kataluniako zaleek, baina Sevillakoek txalo artean jaso zuten.

Zelairatu eta berehala Espainiako ereserkia entzun zenean, txistu egin zuten Bartzelonako jarraitzaileek. Partida zuzenean jarraitu zutenen arabera, iazko finalean baino txistu gutxiago entzun ziren (orduko hartan, Bartzelonako eta Athleticeko zaleek bat egin zuten).

Esteladak ere, ugari. Hain justu, partida eskaini zuen telebista-katea, Telecinco, bandera independentistak ezkutatzen saiatu zela salatu dute Twitterren:

 

 

 

Sevillako jarraitzaileek, bestalde, ereserkia kantatu eta txalotu zuten, eta Espainiako banderak erakutsi zituzten.

Gerora, 17. minutuan, blau-granek 'Independencia' oihukatu zuten, eta zuri-gorriek 'kanpora, kanpora' oihukatuz erantzun zieten.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak esteladak debekatu ondotik polemika sortu zen. Dena dela, Madrilgo Administrazioarekiko Auzien 11 zenbakiko Epaitegiko epaileak banderak baimentzea erabaki zuen ondoren.

Esteladas final Copa del Rey Errege Kopa. EFE

Polemika gorabehera, futbol-zelaiaren inguruko eta harmailetako giroa ona izan zen, eta ez zen bestelako arazorik izan.

Arlo politikoan, "esteladen finala" irabazi izana ospatu du Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak. PPk berehala erantzun dio:

 

No, Puigdemont. El https://t.co/NYi7MjrfTy ha ganado la Copa del Rey de España, sí, también de tu Rey. ¿¿ https://t.co/z2RTLtPQIi

? PP de Madrid (@ppmadrid) 22 de mayo de 2016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Berriak Politika Errege Kopako finala minutuz minutu Bartzelona argazkiak Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak