Politika -

Presoak

Zirkulazioa eten dute Bilbon, presoen aldeko protesta batean

Kaputxadun batzuek olioa isuri dute errepidean Zabalbide kaleko zirkulazioa eteteko, eta ETAko presoak etxeratzea eskatzen zuen pankarta bat jarri dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei edo zazpi pertsonak osatutako kaputxadun talde batek Bilboko Zabalbide kaleko zirkulazioa eten dute olioa isurita, eta ETAko presoak etxeratzea eskatzen zuen pankarta bat jarri dute.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:15 aldera kaputxadun batzuek pankarta bat jarri dute errepidearen alde batetik bestera, eta bi lata olio isuri dituzte.

Kaputxadunek ihes egitea lortu dute, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kartela kendu dute. Errepidea irristakor geratu bada ere, zirkulazioa minutu gutxian egon da etenda, Segurtasun Sailaren arabera.

Suhiltzaileek errepidea garbitutakoan, ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da berriro Zabalbideko puntu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak bideoak Gaurko azken ordukoa