Politika -

Madrilgo Konplutensean

Arraizek udako ikastaro batean parte hartu ez dezala eskatu du Covitek

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideari bi urteko espetxe-zigorra eta kargu publikoan aritzeko debeku berezia ezarri zizkion EAEko Auzitegi Nagusiak orain dela gutxi.

Hasier Arraiz
Hasier Arraiz
Hasier Arraiz

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraizek Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak udako ikastaroen barne antolatutako saio batean parte hartu ez dezala eskatu dio gaur, gutun baten bidez, Consuelo Ordoñez Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen elkartearen (Covite) presidenteak Madrilgo Konplutense Unibertsitatearen errektoreari.

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideari bi urteko espetxe-zigorra eta kargu publikoan aritzeko debeku berezia ezarri zizkion EAEko Auzitegi Nagusiak orain dela gutxi.

"ETArik gabeko etorkizunerako bizikidetza proposamenak Euskadin" izena duen ikastaroa, uztailak 4 eta 6 artean, Madrilgo Unibertsitatean egingo da eta bertan, besteak beste, Arraiz izango da.

Arraizek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian ETAko kide izatea aitortu zuela gogoratu du Ordoñezek. Ildo horretan, errektoreari galdetu dio "nola izan daitekeen posible ETAko kide izatea aitortu duen pertsona batek Unibertsitateko ikastaro batean elkarbizitzaren inguruan hitz egiteko gonbidatua izatea".

Iñigo Urkullu lehendakaria ikastaroaren irekieran izango da, uda honetan, Escorialen (Madril). Ikastaroan izango dira, gainera, EAJ, PSE-EE eta Podemos Euskadiko hainbat ordezkari eta PPko ordezkari bat, Bernardo Atxaga idazlea, Mercedes Gallizo zein ETA eta GAL taldekideek hildakoen senitartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia albisteak Hasier Arraiz berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak Udako azken ordukoa