Politika -

XI. Biltzarra

EAk EH Bildu barruan duen 'berezko nortasuna' aldarrikatu du

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak baztertu egin du EH Bildu etorkizunean alderdi bakar bihurtzearen aukera.

Pello Urizar, Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia. EITB
Pello Urizar, Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia. EITB
Pello Urizar, Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak larunbat honetan XI. Biltzar Nagusia egin du, eta bertan EH Bildu barruan dauka "berezko nortasuna" defendatu du, eta "subiranotasuna indarberritzearen" aldeko apustua egin du.

EH Bildu koalizioaren parte den alderdiak "Eusko Alkartasuna XXI. mendean. Lerro politikoa etorkizuneko erronketara egokitu beharra" ponentzia politikoa eztabaidatu du.

Erabaki Orain! lelopean Bilbon egin den biltzarrean 300 bat konpromisariok hartu dute parte, eta ponentziari egindako hainbat zuzenketa jorratu dituzte. Biltzarraren ondorioak EH Bilduri eta euskal gizarteari jakinaraziko dizkiete hemendik lasterrera.

Alderdiko iturriek azpimarratu dutenez, gaurko hitzorduaren xedea "alderdi independentista artikulatzea zen, nortasun propiotik eta EH Bildu eta EH Bairekiko konpromiso estrategikoetatik abiatuta, herriari ahalik eta ekarpen onena egiteko".

Hori horrela, Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak baztertu egin du EH Bildu etorkizunean alderdi bakar bihurtzearen aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu EA Iparralde Eguneko albisteak