Politika -

Nafarroan

540 euroko isuna, PSNren aurkako manifestazio bat grabatu zuenarentzat

'Ahotsa.info' egunkari digitaleko kamerari profesional bati jarri diote isuna, Poliziaren arabera, 'manifestazioaren sustatzaileetako bat' izan zelako.

Agenztaik | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Ahotsa.info’ren arabera, bere egunkari digitaleko kamerari profesional bati 540 euroko isuna jarri diote “PSNren egoitzaren aurrean ustelkeriaren kontra eta, hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuen manifestazio bat grabatzeagatik”.

Egunkariaren arabera, elkarretaratzea 2014. urtean egin zen, eta Poliziak “manifestazioaren sustatzaileetako bat” izatea leporatu zion kamerariari. “Bere lana besterik ez du egin”, azpimarratu dute bertan.

“Orain arte jarritako helegiteek ez dute ezertarako balio, eta azkenean 540 euro enbargatu dizkiote”, azaldu dute.

Egunkariaren arabera, albisteak ematen dituzten profesional guztiek erantzun sendo bat eman behar dute.

“Informazio askatasuna eta prentsa askatasuna arriskuan daude”, eta, hori dela eta, “eraso honi” erantzun egin behar zaiola esan dute. Horretarako, manifestu bat argitaratu eta elkarretaratzea egingo dute Gobernu Ordezkariordetzaren egoitzaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroako Alderdi Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa