Politika -

Bozketa, gaur

PSOEk Patxi Lopez proposatuko du berriro Kongresuko presidente izateko

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak alderdikidearen "lan ona" goraipatu du.

Patxi Lopez, Kongresuko presidente karguan. Argazkia: Efe
Patxi Lopez, Kongresuko presidente karguan.
Patxi Lopez, Kongresuko presidente karguan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Patxi Lopezek Kongresuko presidente gisa egindako lana goraipatu du, eta gaur XII. Legegintzaldiaren lehenengo saioan berriz presidente hautatzea espero du.

"Horren zatituta dagoen egoera honetan, talde guztiek aitortu dute bere lan ona, bere historia politiko guztian beti lehenetsi dituelako elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa", azpimarratu du sozialisten bileran.

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak erabaki du Patxi Lopezen hautagaitza aurkeztea berriro Kongresuko presidente izateko. Mahairako, Micaela Navarro orain arte presidenteorde izan dena aurkeztuko du PSOEk.

Lopezekin batera, En Comu Podemek Xavier Domenech bozeramailea aurkeztuko duela iragarri zuen herenegun Podemosek.

Patxi Lopez Kongresuko presidente izan zen aurreko legegintzaldian, inoizkorik laburrenean, PSOEk Ciudadanosekin lortutako akordioari esker. PPk boto zuria eman zuen, eta ez zuen PPko hautagairik aurkeztu postu horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Alderdi Sozialista Patxi Lopez Pedro Sánchez Albisteak