Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Gaur jakinaraziko du erregeak bilera-errondaren egutegia

Ana Pastor Felipe VI.arekin bildu da, Kongresuaren osaketaren berri ofizialki emateko. Gobernua osatzeko, 14 alderdi hartuko ditu erregeak datozen egunotan.

Pastor eta erregea, gaur, Zarzuela jauregian. EFE.
Pastor eta erregea, gaur, Zarzuela jauregian. EFE.

AGENTZIAK | ERRDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Pastor Espainiako Kongresuko presidente izendatu berriak iragarri duenez, gaur emango du Felipe VI.a Espainiako erregeak Gobernua osatzeko abiatuko duen bilera-errondaren egutegiaren berri. Horrenbestez, Diputatuen Ganberan ordezkaritza duten alderdiekin bilduko da erregea, eta 14 alderdi hartuko ditu guztira, ERCk eta EH Bilduk ez baitute parte hartuko erronda horretan.

Ana Pastor Felipe VI.arekin bildu da, Kongresuaren osaketaren berri ofizialki emateko. Zarzuela jauregian egindako bileraren ostean, Pastorrek adierazi du erregeak zoriondu egin dituela Kongresuko Mahaiko kideak, eta pozik agertu dela legealdi berria abiatu delako.

Urtarrilean egin zuen bezala, Gorteak osatu ondoren, alderdi politikoetako ordezkariekin bilduko da erregea, txikienetik handienera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Felipe VI.a argazkiak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak