Politika -

Memoria historikoa

Azkenik hobitik aterako dituzte lehen gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik

Madrileko epaitegi batek eman du agindua, irmoa, eta Eroritakoen Harana kudeatzen duen erakundeak esan du bete egingo dutela epaia, baina ez dute zehaztu noiz.

Eroritakoen harana
Eroritakoen harana
Eroritakoen harana

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondare Nazionalak onetsi egin du fusilatuta hil zituzten bi anaiaren gorpuzkiak lurretik ateratzea, Eroritakoen Haranetik, EFEk zabaldu duenez. Lehenik Calatayuden (Zaragoza) ehortzi, baina ondoren Madrilera eraman zituzten.

San Lorenzoko (El Escorial, Madril) 2 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak jakinarazi dio epaia erakundeari eta irmoa da, beraz, ezin dakioke helegiterik aurkeztu.

Ondare Nazionala Eroritakoen Harana kudeatzen duen erakundeak "epaitegietako ebazpenak bete egingo" zituztela esan zuten "jakinarazi bezain pronto", eta hori da, hain justu, auzitegiak egin berri duena.

"Epaia irmoa bada, eta hala da, eta egin behar dela badio, Ondare Nazionalak egin egingo du", esan dutenez, baina ez dute zehaztu noiz hasiko diren.

Momentuz, erakundea informazioa biltzen ari da argitzeko zein den modurik egokiena lanak egiteko eta ustez Lapeña anaiak dauden kolunbarioa irekitzeko.

Zehatz-mehatz, gorpuenganaino nola heldu aztertzen ari dira, zein aukera dauden lurpetik ateratzeko, horretarako, Medikuen Elkargo Ofizialarekin harremanetan jarri dira.

Hala, Ondare Nazionalak datozen asteetan edo hilabeteetan "ateak zabalduko" dizkie zientzialari, auzitegiko mediko eta arkeologoen taldeari.

Jose Manuel Delgado epaileak baimendu zituen lanak, hildakoen ilobak egindako eskaria aintzat hartuta, Manuel eta Antonio Ramiro Lapeña Altabasen gorpuzkiak ateratzeko eta "ehorzketa duina" egiteko.

Izan ere, honako hau Eroritakoen Haranean egingo duten lehena da, eta lehen aldia gorpuak lurretik ateratzea bide zibiletik agintzen dutela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frankismoa Madril albisteak gaur Memoria historikoa albisteak