Politika -

Estatu Islamikoa

Marokoko bi anaia atxilotu dituzte Gironan ISIS finantzatzea egotzita

Guardia Zibila 33 eta 22 urteko atxilotuen etxebizitzak miatzen ari da. Hirugarren anaia bat Sirian hil zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu gaur Gironan, terrorismo jihadista finantzatzea, talde terroristari laguntzea eta doktrinamendua leporatuta. 33 eta 22 urteko Marokoko bi anaia dira atxilotuak.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Europatik diru partidak Estatu Islamikoari bidali dizkiotela frogatzeko zantzu konkretuak aurkitu dituen lehen ikerketa da Espainian. Finantziazio horren helburu nagusia talde terroristan barneratzeko bidaiak ordaintzea zen.

Bi atxilotuek, hirugarren pertsona batekin batera (Sirian hil zen beste anaia bat) dirua Estatu Islamikoaren administratzaileen eskuetan jartzen zuten nortasun faltsuak erabiliz.

Nortasun horiek DAESHen nazioarteko ekonomia zentroaren parte direla uste dute ikertzaileek.

Anaiaren heriotza

Anaiaren heriotzak ez zuen diruaren zirkulazioa eten. Hildako anaia Siriara joan zen bere emazte eta bi seme-alabekin batera, Estatu Islamikoan sartzeko.

Talde terroristari laguntzeko finantziazioak etenik ez zuela egiaztatu dute ikertzaileek.

Guardia zibilak atxilotuen etxebizitzak miatzen ari dira, anaien eta Estatu Islamikoko administratzaileen arteko lotura zehazteko balio dezaketen osagai berrien bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia albisteak Jihadismoa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Rabat gaur