Politika -

Katalunia

Puigdemontek leiala izateko eskatu dio CUPi

'Ezer eskatu aurretik, erakuts diezagutela, biltzarretik haratago, Kataluniako herriarekiko leialak direla', esan du.

Aentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak prozesu independentistarekiko leiala izan dadila eskatu dio CUPi larunbat honetan, Kataluniako Gobernuari baldintzak ezarri beharrean: "Ezer eskatu aurretik, erakuts diezagutela, biltzarretik haratago, Kataluniako herriarekiko leialak direla".

"Aurrekontuak onar ditzaketen beste gehiengo batzuk bilatzeko aukeraren edota bide orriarekiko fidelak izatearen artean, fideltasuna hautatu dugu, eta horregatik egingo dugu konfiantza-galdea", argudiatu gaur Puigdemontek.

Kataluniako presidentea era horretan mintzatu da Benet Salellas CUPeko diputatuak elkarrizketa batean Puigdemonti "autodeterminazio-eskubidea egikaritzeko "data eta tresna bat" zehaztea eskatuko diotela adierazi ostean.

Horrez gain, Puigdemontek kritikatu egin du Kataluniako Parlamentuak prozesu-eratzailearen batzordearen ondorioak onartze aldera hartutako erabakia demokraziaren kontrakotzat hartzea, eta alderdi independentisten aurka Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak egindako ustezko konspirazioarekin alderatu du.

"Demokraziaren kontrakoak azpilana egiten dutenak dira, eta Espainiako Estatu barrutik egiten dutenak dira, nahiz eta konspiratzaile ospetsu horietako zenbait Vatikanoko aldareetara igo nahi dituzten", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès albisteak