Politika -

EAE-ko sozialistak

PSE-EEk ez du Otegiren hautagaitzaren aurka egingo

Egingo balute ezker abertzalearen kanpainari “lagunduko” lioketela uste dute EAEko sozialistek. Justiziaren eskumena dela erantsi du PSE-EEk.

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk ez du Arnaldo Otegiren hautagaitzaren aurka egingo auzitegietan. Egingo balute ezker abertzalearen kanpainari “lagunduko” lioketela uste dute EAEko sozialistek.

Justiziaren eskumena dela azaldu dute sozialisten iturriek. Zentzu horretan, PSE-EEk Justiziaren erabakia errespetatuko duela gaineratu dute.

PPk, UPyDk eta Ciudadanosek Otegiren hautagaitza auzitara eramango dutela iragarri dute dagoeneko, terrorismoaren biktimen aurkako iraina dela ulertuta. Podemosek eta EAJk, ostera, EH Bilduko lehendakarigaiaren eskubidea publikoki defendatu dute.

EAEko Terrorismo Biktimen Kolektiboak (COVITE) Sortuko buruzagiaren hautagaitza auzitara eramateko eskatu die alderdiei, eta horretarako bi egun soilik izango dituztela gogorarazi die: abuztuaren 25 eta 26.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak EH Bildu Araba PSE-EE Bizkaia Hautagaiak Gaurko azken orduko albistea