Politika -

EAEko hauteskundeak

Elkarrekin Podemosek uste du gobernatuko duela Euskadin

Onartzen du "asko" borrokatu beharko duela lortzeko. Lander Martinez Bizkaiko zerrendaburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza inoren laguntzarik gabe kudeatzea dute helburu.

Lander Martinez, Nagua Albaren ondoan, prentsaurrekoan. Artxiboko irudia: EFE.
Lander Martinez, Nagua Albaren ondoan, prentsaurrekoan. Artxiboko irudia: EFE.
Lander Martinez, Nagua Albaren ondoan, prentsaurrekoan. Artxiboko irudia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Elkarrekin Podemosen Bizkaiko zerrendaburu eta Podemos Euskadiko antolaketa-idazkariaren esanetan, Podemos, Ezker Anitza-IUk eta Equok osatzen duten koalizioak Euskadi gobernatuko du irailaren 25eko hauteskundeen ostean, baina onartu ere onartu du "asko" borrokatu beharko dutela lortzeko. Gainera, Martinezek esan du asmoa dela Eusko Jaurlaritza laguntzarik gabe kudeatzea, nahiz eta inbestiduran EH Bildu eta PSE-EEren babesa erdiesten saiatuko liratekeen; izan ere, gizarte-gaietan baliteke puntu komunak izatea bi alderdi horiekin.

Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Martinezek nabarmendu du uste duela Elkarrekin Podemosek Euskadi gobernatuko duela hurrengo legealdian; bere ustez, une honetan erabakiko da "nolako herrialde-eredua" nahi duten EAEko herritarrek "ondorengo 10 edo 20 urteotan bizitzeko".

Koalizioaren hautagaiak azpimarratu du hurrengo legealdian "Euskadin dauden ia gai garrantzitsu guztiak" egongo direla mahai gainean; aseguratu duenez, helburua da zehaztea "lurralde-eredu berria, produkzio-eredu berria eta behin behineko eredu bat bake eta elkarbizitzaren gainean".

Onartu du hauteskunde autonomikoak ez direla orokorrak bezalakoak (Elkarrekin Ahal Duguk EAJk baino boto gehiago jaso zituen ekainean), eta argi utzi du borroka handia egin beharko dutela, baina garaipena boto eta eserlekuetan lortuko dutelakoan dago.

Ildo horretan, adierazi du "kanpainak eta hauteskundeak egin arte geratzen diren egunek" garrantzi handia izango dutela Euskadin zer gertatuko den zehazteko. Gainera, esan duenez, EAJk "mugimendu alderdikoi eta taktikoa egin du; ez da bakarrik Elkarrekin Podemosi beldur apur bat izatea, baizik eta, gainera, Madrilen egin litezkeen mugimenduetarako ere ondo datorkiola. Noizbait, EAJk PPri eman liezaiokeen babesa baimen lezake hauteskundeak aurreratzeak".

Jomuga, EAJrako alternatiba izatea

Lander Martinezek berretsi duenez, koalizioak nahi du "EAJrako alternatiba izatea"; izan ere, "herrialdea hobetu behar da; gauza batzuk ondo daude, baina etorkizunean mugituko garen ontzia aldatu behar da". Gogorarazi du jeltzaleen lanak bidea eman duela "krisiak Euskadin eragin handia izateko, apur bat beranduago bada ere".

"Nahi dugu herrialde bat non ez den behar agiri bat edo lagun bat gainerakoek beste aukera izateko. Hori, egun, gertatzen da Euskadin", azpimarratu du.

Inoren laguntzarik gabeko Gobernua, eta balizko babesak inbestidurak

Martinezen iritziz, onena litzateke Elkarrekin Podemosek inoren laguntzarik gabe gobernatzea, baina ez du baztertu inbestidurarako babesa bilatzea: "Argi dago EH Bildu eta PSE-EErekin ditugula puntu komunak, gainerako alderdiekin baino gehiago", nabarmendu du. Koalizioarentzat, gogorarazi duenez, garrantzitsuena da gizarte-kontuak.

Lander Martinezen iritziz, oso goiz da oraindik jakiteko erabakitzeko eskubidearen gaineko akordiorik izango den ala ez Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJren artean, baina, nolanahi ere, "egia da izango dela gehiengo zabala zeinak argi duen Euskadin dagoen lurralde-eredua aldatu behar dela, hobera egiteko".

Esan duenez, "EAEko herritarrek erabaki honetan izan behar duen papera gakoa da".

Pili Zabalaren gainean

Pili Zabala Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak bezala, Martinezek nabarmendu ditu Argitasun Legearen onurak; izan ere, kontsultak lotesle moduan planteatzen ditu, eta, gainera, Estatua ere izaten du kontuan".

Nabarmendu duenez, Zabala lehendakarigai izendatzea ez da egin, batzuek diotenez, EH Bilduri botoak kentzeko xedeaz: "Nahi dugun herrialdearen isla da, elkarbizitzako eredua, aniztasunekoa, etorkizunean egiteko lanarena eta ekintzailetza-eredua ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Urkullu albisteak IUren albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa Podemos berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala albisteak