Politika -

Gobernu-osaketaren inguruan

Urkullu: 'Estatu-erantzukizuna PPrena eta PSOErena da'

Rajoyren inbestidurarako PPk eta Ciudadanosek hitzartutako akordioa "kezkagarria da" Euskadirentzat, lehendakariaren esanetan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Laudion egindako agerraldian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, Laudion egindako agerraldian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, Laudion egindako agerraldian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbestidura saioan Mariano Rajoy babestu dezan PPk EAJri helarazitako presioa ez dutela igartzen adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak eta EAJren lehendakarigaiak. Gainera, gogora ekarri duenez, "Estatu-erantzukizuna PPrena eta PSOErena da".

Igande honetan Laudion (Araba) izan da lehendakaria, eta bertan egin ditu adierazpen horiek.

Bestalde, Rajoyren inbestidurarako PPk eta Ciudadanosek hitzartutako akordioa "kezkagarria da" Euskadirentzat, Urkulluren iritzian. Albert Riveraren alderdiak "Estatu-egoera lehenetsi du, erkidego autonomikoen aurrean", jeltzalearen aburuz, EAJk defendatzen duen euskal berezitasunarekiko errespetuaren aldarrikapenaren aurka.

Gainera, Rajoyren inbestidura babesteko "aldeko arrazoiren bat" emateko eskatu dio PPri, Ciudadanosen eta Coalicion Canariaren bozekin PPk nahikorik ez baitu.

Urkulluk adierazi duenez, Mariano Rajoyren Gobernuaren bitartean, PPk gutxietsi duen "Estatu-zentzuaren alde" egin du EAJk, beraz, "azken lau urteetan autogobernuarekiko konpromiso-gabezia ikusita, nola ulertzen da orain erantzukizuna EAJrena izatea?", galdetu dio Urkulluk bere buruari.

Azkenik, Arnaldo Otegi EH Bilduren zerrendaburuaren hautagaitzaren gaitasungabetzeari buruz mintzatu da jeltzalea. Horren esanetan, euskal aurrekanpaina polarizatzea "iraganean nahita jarraitu nahi izatea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Rajoy albisteak Urkullu azken albisteak Ciudadanos alderdia Albert Rivera albisteak