Politika -

Ustelkeria Andaluzian

Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du Griñanentzat

Gainera, hamar urteko gaitasun-gabetzea eskatu du Manuel Chavesentzat. Prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabili izana leporatzen diete.

Jose Antonio Griñan eta Manuel Chaves Andaluziako presidente ohiak. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Antonio Griñan eta Manuel Chaves Andaluziako presidente ohiak. Artxiboko argazkia: EFE
Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du Griñanentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eta 30 urteko gaitasun-gabetzea eskatu du Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohiarentzat, prebarikazioa eta diru publikoa bide gabe erabili izana egotzita.

Ildo berean, Manuel Chaves Andaluziako aurreko presidentearentzat 10 urteko gaitasun-gabetze berezia eskatu du, prebarikazioa leporatuta.

Andaluziako lan-erregulazio espedienteetan izandako iruzurraren auziaren baitan emandako diru-laguntzak ikertzeko prozesu judizialari lotuta egin dituzte aipatu zigor-eskaerak.

Horrez gain, Fiskaltzak zortzi urteko espetxealdiak eskatu ditu Jose Antonio Viera eta Antonio Fernandez Enplegu kontseilari ohien eta Francisco Vallejo Berrikuntza kontseilari izandakoaren kontra; sei urteko zigorra, Carmen Martinez Aguayo Ogasun kontseilari ohiarentzat; eta 10 urteko gaitasun-gabetzea Gaspar Zarria eta Magdalena Alvarez kontseilari ohientzat.

Idatzian, Fiskaltzak Andaluziako Gobernu 26 goi-karguren aurkako ahozko epaiketa hastea eskatu du, tartean Griñan eta Chavesen kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak