Publizitatea
X

Irratia zuzenean

EiTB Nafarroan: ETB eta irratiak ikusteko kanalak

Politika

Ostegunetik aurrera, ikusgai

EiTBk Nafarroan emititu ahal izateko prozesua bukatu du foru gobernuak

EITB.EUS

2016/09/21

Euskal Irrati Telebistak Nafarroako espektro erradioelektrikoa erabili ahal izateko foru agindu bana sinatu ditu Ana Ollo kontseilariak.

0:19
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Telebista Nafarroan LTD bidez ikusteko prozesu administratiboa bukatu du foru gobernuak, Maria Solana bozeramaileak gobernu bilkuraren ondotik eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez. Hala, irailak 22tik aurrera, ostegunez, Nafarroa guztian ikusgai izango da berriro.

Prozesua bururatzeko Euskal Irrati Telebistak (EiTB) espektro erradioelektrikoa erabili ahal izateko foru agindu bana sinatu ditu Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak. Hori horrela, ETB2 ia Nafarroa guztian ikusi ahalko da tokiko multiplexen kanalen bidez, eta ETB1 multiplex autonomikoaren bidez ikus ahalko da.

Nafarroako eta EAEko gobernuek uztailaren 15ean izenpetu zuten EiTBren zerbitzuak Nafarroan zabalkunde digitala izan ahal izateko lankidetza-hitzarmena.

Kanalak berriro sintonizatuta, nahikoa

EiTBko teknikariek goizaldean egingo dituzte multiplexak taxutzeko lanak, eta litekeena da ikus-entzuleek ostegun goizetik bertatik ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusi ahal izatea.

Seinaleak dagokien frekuentzietatik sartuko dira zuzenean, eta ez da antena egokitu beharko. Kanalak berriro sintonizatzearekin nahikoa izango da EiTB ikusi ahal izateko.

Berrantolamendua

Iraila hasieran iragarri zuen foru gobernuak tokiko lurreko telebista digitalaren askotariko multiplexen espazioan aldaketa egin behar zuela, EiTBri lekua utziz. Izan ere Vaughan Radio SL operadore autonomikoak lizentziari uko egin zion abuztuan, eta horrek telebista kanalen antolaketan aldaketak eragin zituen.

Horrenbestez, ETB 2 multiplex lokaletan ikusi ahal izango da ia Nafarroa osoan eta ETB 1, berriz, multiplex autonomikoaren bitartez.

Telebista kateen berrantolaketa aintzat hartuta, ETB 1 26. kanalean ikusi ahal izango da eta ETB 2 eta ETB 3, ostera, tokian-tokian kanal ezberdin batean izango da ikusgai:

Iruñeko mugapenean, 38. kanalean (ETB 2)

Tafallakoan, 31. kanalean (ETB2 eta ETB 3)

Lizarrakoan, 24. kanalean (ETB 2, ETB 3)

Zangozakoan, 45. kanalean (ETB 2, ETB3)

Tuterakoan, 39. kanalean (ETB 2, ETB3).

Kanal edo frekuentzia hauek jasotzeko arazorik izatekotan, antena-instalatzaileari edo finken administratzaileari galdetzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena