Politika -

PSOE

Sanchezek gobernua osatzeko deia egin die Podemosi eta Ciudadanosi

PSOEren Batzorde Federala urriaren 1ean bilduko da; idazkari nagusiak Rajoyren balizko inbestidurari ezezko botoa ematearen alde egingo du.

Pedro Sanchez, PSE-EEk Portugaleten egindako hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez, PSE-EEk Portugaleten egindako hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez, PSE-EEk Portugaleten egindako hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak deia egin die Pablo Iglesias eta Albert Rivera Podemoseko eta Ciudadanoseko buruei aldaketa gobernua adosteko.

"Merezi du betoak kentzea eta lan egitea herrialde honek merezi duen aldaketa gobernua martxan jartzeko", adierazi du buruzagi sozialistak, Bilbon eskainitako hauteskunde ekitaldi batean.

Sanchezek esan du “premiazkoa” dela Espainian gobernua osatzea, baina gobernu "garbia eta duina". "Eta horrek ezin du Rajoyk bermatu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Rajoy albisteak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez argazkiak