Politika -

Epaiketa

Frogek ez dutela baliorik esan dute ‘black’ txartelen erabiltzaileek

'Black' txartelen erabilera argitzeko epaiketa astelehen honetan hasi da, eta 65 kontseilari ohi eta zuzendari izan dira akusatuen eserlekuan, Madrilgo Audientzia Nazionalean.

Miguel Blesa, Auzitegi Nazionaletik iren den unean. Argazkia: EFE
Miguel Blesa, Auzitegi Nazionaletik iren den unean. Argazkia: EFE
Miguel Blesa, Auzitegi Nazionaletik iren den unean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, irailak 26, hasi da ‘black’ txartelen erabilera argitzeko epaiketa. Epaiketa ordubete beranduago hasi da, eta Caja Madrid eta Bankiako 65 kontseilari ohi eta zuzendarien defentsek froga nagusia alde batera geratu dadin eskatu dute. Bankiak erantsitako Exceleko orri horretan, ‘black’ txartelen erabiltzaileek egindako gastuak agertzen dira, baina akusatuen arabera, banketxe hori ez dago legitimatuta akusazio partikularra izateko.

‘Black’ txartelen erabiltzaileak Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte, eta, tartean, Miguel Blesa eta Rodrigo Rato daude. Bankuaren dirua euren probetxurako erabili zutela leporatzen die Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak, eta sei urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu haientzat; bidegabeko jabetza leporatuta. Alabaina, Bankiak eta BFAk ezin dietela ezer leporatu esan dute bi akusatuek, euren esanetan, ez dutelako zerikusirik horretan.

Akusatuen esanetan, Caja Madrid juridikoki “desberdina eta independentea” zen. Ildo horretatik, Bankia eta BFA ez direla banketxe horren oinordekoak diote. Horrenbestez, Bankiak eta BFAk ez dutela kalterik izan ziurtatu dute.

Argudio hori erabilita, Bankiak aurkeztu dituen frogak ez dutela baliorik eta alde batera uzteko eskatu dute. Gainera, dokumentu pribatu horiek baimenik gabe eta modu “ez-legitimo” batean eskuratu zirela nabarmendu dute.

Rodo,fo Benito kontseilari ohiaren defendatzaileak ziurtatu duenez, “ezinezkoa da jakitea Bankiak datu horiek nondik atera dituen”. Horrela bada, banketxeak Exceleko datu horiek “baliozkotzat” eman zituela esan du Benitok, nahiz eta diskoetan agertzen diren datu horiek ez datozela bat esan duen.

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohiaren defentsak ere froga horren kontra egin du. Ferranentzat lau urteko espetxe-zigorra eskatuko dute, 94.000 euroko gastua egitea leporatuta. Bere defentsaren arabera, Exceleko orri horrek ez du balio formalik; edozein ikaslek egin lezakeen “lardaskeria” baita.

Epaiketan zehar, akusazioak parte-hartzeko aukera izan du. Bankiaren txanda iritsi denean, ikertzen ari diren txartel horien ez ohiko erabilera frogatu zezaketen helbide elektroniko batzuk aztertzeko eskaetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Epaiketak albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril