Politika -

Krisia PSOE barruan

Sanchezek bilera egingo du zuzendaritzako kide fidelekin

Larunbatean egingo den Batzorde Federalak ezohiko bilera deitzea izango du helburu, zuzendaritza berria hautatze aldera.

Pedro Sanchez bilerara heldu den unea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez bilerara heldu den unea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez bilerara heldu den unea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezen aldamenean leial jarraitzen duten PSOEko Batzorde Exekutibo Federaleko kideek bilera egingo dute gaur Madrilen, Ferraz kaleko egoitzan. Batzorde Exekutibo Federaleko gainerako 17 kideek zuzendaritza talde hori desegiteko asmoz dimisioa eman ostean egingo da bilera hori.

Bilera 10:30ean egingo dute, PSOEren egoitza nagusian, eta larunbateko Batzorde Federalak ezohiko bilera deitzea izango du helburu, zuzendaritza berria hautatze aldera.

Sanchezen taldeak (18 kide ditu, idazkari nagusia barne) baztertu egiten du batzorde kudeatzaile bat sortzea, PSOEren estatutuek aukera hori ez dutela jasotzen iritzita.

Berme Batzordea

Kritikoen ustez, zuzendaritzako kideen erdiak baino gehiagok dimisioa eman duenez, zuzendaritza horrek ez du erabakirik hartzen jarraitzeko "zilegitasunik"; horrenbestez, Etika eta Berme Batzorde Federala biltzeko eskatu du, dimisioa eman duten 17 kideek eragindako egoeraren aurrean txosten bat egin, eta alderdiko zuzendaritza deuseztatuta dagoen ala ez argi dezan.

Aitzitik, Cesar Luena Antolakuntza idazkariak asteazken arratsaldean adierazi zuenez, kritikoek egindako mugimenduak ez du zuzendaritza desegiten. Horren aburuz, PSOEren Azpiegitura Orokorra Arautzen duen Araudiko 68. artikuluan jasotzen denaren arabera, "PSOEko edozein organo desegiteko eskuduna duen organo bakarra Batzorde Exekutibo Federala da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSOE PSN Aldaketa PSOEn argazkiak Alderdi politikoak Pedro Sánchez PSE-EE Gaurko azken orduko albistea