Politika -

ESTATUKO GOBERNAGARRITASUNA

Alonsoren ustez Estatuko gobernagarritasunean aurrerapausoak eman dira

Alfonso Alonsoren arabera, EAEko eta Galiziako hauteskundeetan herritarrek egonkortasunaren alde bozkatu dute, eta ez alderdi batzuek egiten duten blokeoaren alde.

Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko popularren presidentearen arabera, EAEko eta Galiziako hauteskundeek Espainiako balizko gobernagarritasunaren alde aurrerapausoak ematen lagundu dute, izan ere, herritarrek egonkortasunaren alde bozkatu dute eta ez blokeo edo “populismoen” alde.

PSOEren barne zatiketari erreferentzia eginez, hauteskunde hauen emaitzek “blokeoaren alde” dauden alderdiei eragiten diela esan du eta horren aurrean gogoeta egiteko eskatu dio alderdi sozialistari.

PPk Euskadin lortu dituen emaitzei dagokienez, “onak” izan direla eta etorkizuneko proiektu zabalago baten lehenengo pausoa direla azpimarratu du. Era berean, Eusko Legebiltzarrean gehiengorik ez dagoela, eta, Alderdi Popularrak zubiak eraikitzen badakiela eta erakutsi egingo duela esan du.

“Nire konpromisoa egonkortasuna ematea eta Katalunian hasi duten zatiketa prozesua ekiditea izango da”, gaineratu du.

Espainiako gobernagarritasunari dagokionez, Diputatuen Kongresuan izan behar den eztabaida politikoa telebistetan egiten ari dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Hauteskundeak Euskadin 2024 Euskadiko PP bideoak Albisteak Alfonso Alonso albisteak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak