Politika -

HELEGITEAK

Gaur hartuko du Paueko Auzitegiak herri elkargoaren inguruko erabakia

Herri elkargoa abian jartzearen alde agertu zen Ipar Euskal Herria, maiatzean. Dena dela, aurkako jarrera duten hainbat auzapezek eta zinegotzik helegitea aurkeztu zuten. Gaur jakinaraziko da epaia.

Baionako Udalbatzak Herri elkargoa sortzearen alde bozkatu zuen.
Herri elkargo bakarraren etorkizuna justiziaren esku

1:22

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian herri elkargo bakarraren etorkizuna justiziaren esku dago. Paueko administrazio auzitegiak gaur, astelehena, jakinaraziko du lehen euskal erakundea sortu, atzeratu edo bertan behera utziko duen. Lapurdiko, Zuberoako eta Behe Nafarroak hamar udaletik zazpik baiezkoa eman zioten Parisek egindako proposamenari (111 udalerrik egin zuten herri elkargoaren alde, eta 47k, aurka), baina aurkakoek helegiteak aurkeztu dituzte.

Orain, ikusteko dago zer gertatuko den 60 zinegotzik eta auzapezek elkargoaren aurka jarritako helegitearekin. Besteak beste, Armendaritze, Lüküze eta Donapaleu udalerrietako auzapezek eta Baionako bi zinegotzik aurkeztu zuten helegitea Barne Ministerioan. Idatzian, besteak beste, "elkargo bakarraren perimetroa zalantzan" jarri zuten, eta erakunde berriak ekarriko dituen "desorekak" azpimarratu zituzten.

2017an, abian

Epaia herri elkargoa sortzearen aldekoa balitz, 2017ko urtarrilean abian izango da Ipar Euskal Herriko egitura instituzional berria. Aurretik, zehaztuko dituzte erakunde berriak kudeatuko dituen eskumenak; besteak beste, lurralde antolamenduari, garapen ekonomikoari eta hizkuntza politikari lotutako zenbait atal egongo dira horren esku. Zerga-sistemari dagokionez, hainbat zerga kudeatzeko ardura ere izango du.100 milioi euroko aurrekontua izango luke herri elkargoak, eta Baionan egongo litzake horren egoitza nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea bideoak Frantzia bideoak Baionako albisteak Albisteak Gaur Albisteak Euskal Elkargoa