Politika -

Batzorde Federalaren batzarra

PSOE abstenitu egingo da Rajoyren inbestidura-saioan

Javier Fernandez gestio batzordeko presidenteak adierazi duenez, erabakiari men egin beharko dio talde parlamentario osoak.

PSOEren Batzorde Federala. Argazkia: EiTB
PSOEren Batzorde Federala. Argazkia: EiTB
PSOEk Rajoyk Moncloan jarraitzea ahalbidetuko du

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Batzorde Federalak atzo, igandea, erabaki duenez, abstenitu egingo da Mariano Rajoyren inbestidura saioaren bigarren bozketan. Hala, hamar hilabeteko blokeo politikoa bukatu egingo da. Javier Fernandez gestio batzordeko presidenteak adierazi zuenaren arabera, erabakiari men egin beharko dio talde parlamentario osoak.

Abstentzioak 139 boz lortu zituen alde, eta 96 kontra. Akreditazioa zuten 237 kideetatik bik ez zuten bozkatu.

Abstentzioaren alde, Susana Diaz Andaluziako presidentea; Emiliano Garcia-Page, Gaztela-Mantxakoa; eta Ximo Puig valentziarra agertu ziren. Dena den, jendaurrean iritzia plazaratzea saihestu zuten.

Lau ordu luzez eztabaidan jardun eta gero, sozialistek Batzorde Federalak aurkeztutako ebazpenetako lehena besterik ez zuten bozkatu, hau da, Elena Valenciano eurodiputatuak bigarren bozketan abstentzioa ematea proposatzen zuena. Aldiz, Euskadiko Federazioak aurkeztu duena, hots, bozketa bietan ezezkoa ematea, bertan behera geratu zen.

Ebazpenaren arabera, talde sozialista osoak bete behar du erabakia. Hala eta guztiz ere, iturri sozialistek esan zuten gestio batzordearen esku geratuko dela, talde parlamentarioarekin adostuta, bozketan diputatu guztiak abstenituko diren ala 11 bakarrik, nahikoak baitira Rajoyren inbestidura ahalbideratzeko.

Fernandezek talde parlamentario osoari eskatuko dio abstenitzeko

Javier Fernandez PSOEko gestio batzordeko presidentearen esanetan, talde parlamentario sozialistako kide guztiei eskatuko die Mariano Rajoyren inbestidura saioan abstenitzeko.

Batzorde Federalaren bilera eta gero, prentsaurrean agertu zen Fernandez, sozialistek Mariano Rajoyren inbestiduran abstenitzea erabaki zutela  jakinarazteko. Ondoren, zenbait kazetarik PSCko ordezkariek eta beste hainbat diputatuk berretsi duten ezezko jarrerari buruz galdetu zioten. Izan ere, bileran erabakitakoari jaramon egin gabe, Rajoyri ezetz esango diotela adierazi dute egunotan.

Onartutako ebazpena "aginduzkoa" dela azpimarratu zuen, eta garbi utzi zuen abstenitzeko aukera bakarrik ulertzen duela, eta mezu hori helaraziko diela talde parlamentarioko kide guztiei.

Batzorde Federalaren erabakiaren erreakzioak

Rajoyri "ez" esatearen aldekoak hasi dira lehen iritziak plazaratzen. Susana Sumelzok, diputatu sozialista Zaragozatik, bere iritzia berretsi eta Twitterren jakinarazi zuenez, ezetz bozkatuko du Mariano Rajoyren inbestidura saioan.

Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak, bestalde, igande honetan Ferrazen hartutako erabakiari buruz hausnartu zuen, Twitterren honek ere.

Pablo Iglesiasek jazotakoaren inguruko iritzia plazaratu zuenTwitterren ere:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Aldaketa PSOEn bideoak Albisteak