Politika -

PSOE zatituta

Patxi Lopez da PSOE gidatzeko aukerarik onena, Bizkaiko PSEren ustean

Mikel Torres PSE-EE bizkaitarraren buruaren iritzian, ez zaio aukera horri atea itxi behar, baizik eta zentzu horretan sakondu beharko luketela uste du. Gainera, abstentzioaren aurka azaldu da.

Torres, Lopez, Mendia eta Celaarekin batera, abenduko kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Torres, Lopez, Mendia eta Celaarekin batera, abenduko kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Torres, Lopez, Mendia eta Celaarekin batera, abenduko kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, Patxi Lopez PSOE zuzentzeko "aukerarik onena" da eta ez zaio aukera horri atea itxi behar, baizik eta zentzu horretan sakondu beharko luketela uste du.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Europa Press albiste agentziaren arabera, alderdiak Mariano Rajoyren inbestidura saioan abstentzioaren alde egin eta gero PSOEk bizi duen egoera aztertu du Torresek. Horren ildotik, aurreko igandeko Batzorde Federalean abstentzioaren aurka azaldu zela azpimarratu du.

Ordezkari sozialistak azaldu duenez, beharrezkoa izango da alderdia "jostea", ez dutelako "beste aukerarik" eta "astelehenetik bertatik aurrera" egin beharko litzatekeela adierazi du, PSOEk "bat eginda dagoenean bakarrik" funtzionatzen duelako.

Gainera, Torresen iritzian, Batzorde Federalean parte hartu zuten PSOEren ordezkari guztiek, euren iritzia gorabehera, "alderdia berreraikitzea" beharrezkoa dela diote, eta "egitea posible" izango dela uste dute. "Ez da erraza izango, baina ez daukagu beste aukerarik" epe laburrean PPri aurre egiteko "proiektu berri bat eraiki nahi badugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak PSOE Patxi Lopez Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez bideoak Gaurko azken orduko albistea