Politika -

ERASOA

Kutxabanken bi bulegori eraso egin diete Bilbon

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, kristalak apurtu zituzten bi bulegoetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek Bilbon dituen bi bulegori eraso egin zieten, atzo iluntzean, burua estalita zuten hainbat lagunek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bulegoetako kristalak apurtu zituzten, eta 'Gazteria borrokan' leloa zuten panfletoak bota zituzten lurrera.

Lehendabiziko erasoa 23:15 inguruan gertatu zen, Sagarminaga kalean (Santutxu auzoan) Kutxabankek duen bulegoan, eta handik 50 bat minutura, Katalunia kaleko (San Inazio auzoan) bulegoari egin zieten eraso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Kutxabank albisteak Albisteak Gaur Albisteak