Politika -

Omenaldia

1936an frankismoak fusilatutako biktimak omendu dituzte Hernanin

Hildakoen senideek eta instituzioetako ordezkariek parte hartu dute gaur goizeko ekitaldian.

Frankismoak fusilatutako biktimak omendu dituzte Hernanin. Argazkia: EFE
Frankismoak fusilatutako biktimak omendu dituzte Hernanin. Argazkia: EFE
Frankismoak fusilatutako biktimak omendu dituzte Hernanin. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1936ko irailaren amaieran tropa frankistek Hernanin (Gipuzkoa) fusilatutako 200 biktima omendu dituzte gaur goizean. Senideez gain, instituzioetako zenbait ordezkarik parte hartu dute: hala nola, Maribel Vaquero Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea.

Lore-eskaintza egin dute fusilatuen omenez orain dela 10 urte Hernaniko hilerrian eraikitako monumentuan. Joxan Goikoetxea musikaria eta Amets Arzallus bertsolaria ere han izan dira.

Maribel Vaquerok azpimarratu duenaren arabera, "euren senideekin eta lagunekin zer gertatu zen jakin nahi duten pertsonak egia ezagutzeko eskubidea eskatzen dute, mendekurik gabe". Gainera, Bizikidetza zuzendariaren esanetan, "memoriarik gabe, ez dago nortasun kolektiborik eta gizarterik, ezta herririk ere".

Hernaniko Udalak errepresio frankistaren biktimei "orain arte izan ez duten onarpena" eskaini nahi izan die, "justiziarik ez dutela izan" agerian uzteaz gain. Hori dela eta, bat egin du honako eskari hauekin: "benetako onarpena, memoriaren berreskuratzea eta justiziaren erreklamazioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gogora albisteak Frankismoa Giza eskubideen urraketak frankismoan