Politika -

Nafarroa

Sanjurjoren sendia, gorpua hobitik ateratzeko 'inposizioaren' aurka

"Berradiskidetzearen, elkarrizketaren eta errespetuaren defentsan" oinarritu dute euren jarrera, azaldu dutenez.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Sanjurjo jeneral kolpistaren familia Iruñeko Udalak eta Artzapezpikutzak Eroritakoen Monumentuan gorpuak hobitik ateratzeko egindako akordioaren aurkako "desadostasuna" adierazi du.

Hilotzak hilaren 16an ateratzea aurreikusi dute; oraingoan Sanjurjoren eta beste bost nafarren gorpuzkiak aterako dituzte, Mola jeneralarenak urriaren 24an atera baitzituzten.

Enrique Gaza Sanjurjoren sendiaren bozeramaleak ohar baten bidez adierazi duenez, "jokatzeko bi modu daude", alkateak hartutako erabakiaren aurrean: "inposizioa onartu eta amore eman, nahiz eta Memoria Historikoaren Legearen eta Zuzenbidearen aurka egiten duen", edo, aldiz, "aurka egin, berradiskidetzearen, elkarrizketaren eta errespetuaren defentsan oinarrituta".

"Errazena izango litzateke men egitea eta gorpua ezkutuan ateratzea", esan duenez, baina "Artzapezpikutzak eta politikariek bakea eta elkarbizitza bilatu beharko lituzkete , maitasunaren, adiskidetzearen eta elkarbizitzaren kulturan oinarrituta, eta ez atzerako pausoak eman humanismo kristauak ordezkatzen dituen baloreen defentsan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Frankismoa