Politika -

Auzitegi Nagusia

Londresek atzera bota du Troitiñoren estradizioaren aurkako helegitea

Troitiñoren defentsak Londreseko Auzitegi Gorenera jotzeko aukera izango du orain.

Antton Troitiño Londresen. Artxiboko argazkia
Antton Troitiño Londresen. Artxiboko argazkia
Antton Troitiño Londresen. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Antton Troitiño Espainiaren esku ez uzteko haren defentsak jarritako errekurtsoa. Hala ebatzi dute Brian Leveson eta Gorge Legatt epaileek.

Troitiñoren defentsak Londreseko Auzitegi Gorenean ebazpen horren kontrako helegitea jartzeko aukera izango dute orain.

Defentsaren eta Espainiako Auzitegi Nazionala ordezkatzen duen Fiskaltzaren argudioak entzun ostean eman dute epaia.  

Beste argudio batzuen artean, defentsak esan du Troitiño errefuxiatu politikotzat jo behar dela, Estrasburgoko Auzitegiak baliogabetu zuen ‘Parot doktrina’ deitutako ez aplikatzeko egin zuelako ihes 2011n.

Alabaina, Fiskaltzak zalantzan jarri du azalpen hori, Troitiñok berak nahi zuelako egin zuela ihes esanez eta jazarpenik egon zenik ukatuz.

Laugarren aldia da Auzitegi Nazionalak Troitiño Espainiaratzea eskatzen duela. Orain arte epaitegi britainiarrek atzera bota dituzte eskaera horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea Londres albisteak gaur