Politika -

25. urteurrena

Jose Miguel Barandiaranen omenaldian izan dira Urkullu eta Barkos

Urkulluk nabarmendu du Barandiaran gizon “zintzoa, konprometitua eta positiboa” izan zela.

Jose Miguel Barandiaranen omenezko ekitaldian izan dira Urkullu eta Barkos. Argazkia: EFE
Jose Miguel Barandiaranen omenezko ekitaldian izan dira Urkullu eta Barkos. Argazkia: EFE
Jose Miguel Barandiaranen omenezko ekitaldian izan dira Urkullu eta Barkos. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurreneko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako presidentea izan dira. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ere parte hartu du Ataunen (Gipuzkoa) egin den omenaldian.

Apaizaren omenez egindako ekitaldian erakunde desberdinetako ordezkariek hartu dute parte. Halaber, Barandiaranek ezagutu zituen beste herritar batzuk izan dira bertan eta apaizak Sabin Etxetik egindako ibilbidea errepasatu dute.

Iñigo Urkulluk ziurtatu du Jose Miguel Barandiarani egin dakiokeen omenaldirik onena “iragana hobeto ezagutzeko eta herriarentzat etorkizun hobea eraikitzeko elkarrekin lanean jarraitzea” dela.

Ildo horretatik, Urkulluk nabarmendu du Barandiaran gizon “zintzoa, konprometitua eta positiboa” izan zela, “beti aldarrikatu zuen lana eta, gainera, jarraipena lortzen jakin zuen”, gaineratu du, eta aurrera egiten jarraitzeko balio horiek berreskuratzearen alde agertu da.

Barandiaran Fundazioa

Jose Miguel Barandiaran fundazioa Barandiaranek berak eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek agintzen du, eta honako hauen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Ataungo Udaletxeak.

Fundazioaren helburu nagusia apaizaren bizitza aztertzea da, bere pentsamendua eta zientzia nahiz kulturari egindako ekarpena aztertzea; argitaratu gabeko ekoizpen zientifiko guztia jasotzea, bere obraren argitalpen kritiko zaindua sustatuz, eta hark hasitako ikerketa-lanarekin jarraitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Lehendakaria Gipuzkoako albisteak Uxue Barkos argazkiak Gaurko azken ordukoa