Politika -

EUSKO JAURLARITZA

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuorde berria

Bingen Zupiria bere lan-taldean egiten ari den aldaketetako bat da. Etxepare Institutuko zuzendaritzan ere, arduradun berria izendatuko du: Miren Arzalluzek hartuko du Aizpea Goenagaren lekua.

Miren Dobaran. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Miren Dobaran. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Miren Dobaran. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Dobaranek (Berango, 1970) hartuko du Patxi Baztarrikaren lekua Hizkuntza Politikako sailburuordetzan. Euskal Filologian lizentziaduna, Eusko Jaurlaritzan jarduna da: Euskara Sustatzeko zuzendaritzan aritu zen 2008an, eta ondoren, Bizkaiko Foru Aldundian Euskara zuzendari izan zen, iazko uztailera arte. Berangoko alkatea izan zen, EAJtik.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu berria lan-taldean egiten ari den aldaketetako bat da. Beste bat Etxepare Institutuan egin du: Miren Arzalluz Loroño (Bilbao, 1978) bizkaitarrak hartuko du Aipea Goenagaren lekua Etxepareko zuzendaritzan.

Joxean Muñozek Kultura sailburuorde karguan jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Eusko Jaurlaritza albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea