Politika -

Herriaren Defendatzaileari

Kexa bat aurkeztu dute Felipe VI.aren Gabonetako mezuaren aurka

Frankismoaren biktimen eskubideak urratzen dituela uste du Memoria Historiakoa Berreskuratzeko Elkarteak.

Felipe erregea
Felipe erregea
Felipe erregea

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria Historiakoa Berreskuratzeko Elkarteak kexa bat aurkeztu du gaur Espainiako Herriaren Defendatzailearen Bulegoan, Felipe VI.ak Gabonetako bere mezuan egindako zenbait adierazpen direla-eta; izan ere, elkartearen aburuz, frankismoaren biktimen eskubideak urratzen ditu.

Ohar baten bidez, honako pasarte hau izan du hizpide Memoriaren Elkarteak: "Eskuak zabalik dituen Espainia batean sakontzeko garaiak dira, ez ordea antzinako gorrotoak agerraraztekoak edota itxitako zauriak irekitzekoak".

Horri buruz, elkartearen arabera, "frankismoaren biktimen eskubideen kontrako adierazpen politikoa" izan zen, eta hautetsia izan ez den estatuburu bati ez dagokion izaera politikoarekin egin zela.

Horrenbestez, Herriaren Defendatzaileari esku har dezala eskatu diote, eta erregearen interpretazio politikoen mugak zein diren argi ditzala.

"Haren (erregearen) mintzaldiak ezin dute inola ere giza-eskubideen babesaren aurkakoak izan", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainia bideoak Albisteak Gaur Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa