Politika -

Audientzia

Lehendakariaren mezuak % 22,6ko audientzia izan du ETB1 eta ETB2 batuz

Kanpaikaden erretransmisioak %20,1eko audientzia zatia eskuratu zuen ETB1en eta ETB2ren artean. Euskaldunen artean, berriz, % 28,1ekoa da audientzia.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Gabon Zaharreko hitzaldian. EiTB
Iñigo Urkullu, Gabon Zaharreko hitzaldian
Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua, osorik

8:53

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikus-entzuleen babes handia izan dute ETBn Gabon Zaharreko kanpaikaden erretransmisioak, baita prestatutako saio bereziek ere, Kantar Media audientziak neurtzen dituen enpresak emandako datuen arabera. Kanpaikaden erretransmisioak, alegia, %20,1eko audientzia zatia eskuratu zuen ETB1en eta ETB2ren artean. Euskaldunen artean, berriz, % 28,1ekoa da audientzia. Halaber, Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak San Telmo ermitatik gidatutako saioak batez beste 122.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, eta 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua EAEn eta eragin esparruan.

Campanadas 2016 Kanpaikadak Zumaia Zuhaitz Gurrutxaga Sara Gandara Mikel Pagadi

Zuhaitz Gurrutxaga, Sara Gandara eta Mikel Pagadi. EiTB

Orobat, harrera ona izan zuten kanpaikaden aurretik eta ondoren eskaini ziren saio bereziek. Hartara, ETBko 'Feliz Memevieja' gauerdiaren aurretik emandako saioak % 16,3ko audientzia zatia izan zuen, eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Halaber, ETB1en Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako 'Herri txiki Urte Berri Dong' tartea audientziaren % 5,5ak ikusi zuen. Euskaldunen artean, berriz, % 11,2koa izan zen audientzia. 'Guaiomini txu points' tarte bereziak eman zion segida festari % 6,4ko audientzia-zatiarekin. Eurovision lehiaketaren parodia umoretsuak euskaldunen artean % 14,5eko sharea lortu zuen.

% 22,6ko audientzia, lehendakariaren mezuarentzat

Bestalde, lehendakariaren urte amaierako mezuak %22,6ko audientzia eskuratu zuen ETB1 eta ETB2 batuta, azken zortzi urte hauetan lortutako emaitzarik onena, hain zuzen ere. ETB2n 'Lehendakariaren Mezuak' %18,4ko audientzia zatia izan zuen eta 135.000 ikus-entzulek jarraitu zuten EAEn eta eragin esparruan. ETB1eko emanaldiak, berriz, %4,2ko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean % 9,4koa izan zen share hori.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu ETB1