Politika -

Pazko militarra

Terrorismoari aurre egiteko neurri gehiago eskatu ditu Felipe VI.ak

Beste alde batetik, Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroa prest agertu da defentsako lege iraunkor bat alderdi politiko guztiekin adosteko.

Pazko Militarra (2017). Argazkia: EFE
Pazko Militarra (2017). Argazkia: EFE
Pazko Militarra (2017). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoari aurre egiteko “neurri gehiago” eskatu ditu ostiral honetan Felipe VI. Espainiako erregeak. Ildo horretatik, “edozein unetan” eta “edozein tokitan” suerta litekeen atentatu terrorista baten aurrean “erantzun sendoa eman ahal izateko aparteko neurriak” eskatu ditu. Gainera, terrorismoa “gizateriaren etsaia” dela eta “herritarren segurtasuna arriskuan jartzen duen gaitza” dela salatu du, bere esanetan, ez baititu balio demokratikoak errespetatzen.

Hala, “Espainiako armadaren funtzioa” azpimarratu nahi izan du Felipe VI.ak, baita segurtasun-indarrena eta inteligentzia-zerbitzuena  ere. Eguneroko esfortzuak emaitza oparoak dakartzala esan die, eta aurrera jarraitzeko bultzada eman die.

Beste alde batetik, Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroa prest agertu da defentsako lege iraunkor bat alderdi politiko guztiekin adosteko. Bere esanetan, ideologia ezberdinen gainetik egon behar den legea izan beharko luke.

Halaber, militarren segurtasunaren inguruan hitz egiteko tartea hartu du Cospedalek, baina ez du ezer esan Estatu Kontseiluak aurkeztutako txostenaren inguruan (Defentsa Ministerioa YAK42 hegazkin-istripuaren erantzule egiten duena). Alderdi Politiko gehienek Federico Trillo Londreseko enbaxadore kargutik kentzea eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainia argazkiak Gaurko azken orduko albistea