Politika -

‘Black’ txartelak

Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatu du Blesarentzat

Halaber, Bankiari 8,5 milioi euroko kalte-ordaina emateko agindua eman die Blesari eta Ildefonso Sanchez Barcoji, bidegabeko jabetza leporatuta.

Miguel Blesa, Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE
Miguel Blesa, Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE
Miguel Blesa, Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatu du Miguel Blesa (Caja Madrideko presidente ohia) eta Ildefonso Sanchez Barcojentzat (Blesaren bigarren eta Kontrol Batzordeko presidente ohia), bidegabeko jabetza leporatuta. Antza denez, txartelak kontratuetan oinarritu gabe egiten zituzten, eta, ondorioz, ordainketa horiek irregulartzat hartu behar direla azaldu zuen epaileak.

Beste alde batetik, Blesak eta Barcojek Bankiari 8,5 milioi euro ordaintzako eskaera egin du Ministerio Publikoak, egindako gastuengatik, bi goi-kargudun horien erantzukizun zibila arrazoitua. Hala, ordainketa hori Bankiak zehazten duen kontu korronte zenbakian egingo dela azaldu du.

Conrado Saiz, Ustelkeriaren aurkako fiskalak, urtarrilean salatu zuen goi-kargudun ohiek Caja Madridi sortutako kalte ekonomikoa. Ildo horretatik, Enrique de la Torre Caja Madrideko idazkari nagusi ohiari 2,8 milioi euro ordaintzea eskatu dio, 2009. urtean ustez jasotako gehiegizko diruagatik.

Gainera, akusatuek ez zituztela erakunde horren tramiteak errespetatu ziurtatu du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak. Zehazki, 2008ko urtarrilaren 1etik Caja Madrideko Zuzendaritza Batzordearen soldata % 4,5 igotzea proposatu zuen Ordainketa Batzordeak, 8,3 milioi euroko gastura iritsi arte.

Administrazio Batzordeari proposamen horren berri eman ostean, Ordainketa Batzordeak erabaki hori onartu behar zuen, Caja Madrideko goi-kargudun bakoitzaren soldata berria zehazteko. Alabaina, Blesak ez zuen tramite hori errespetatu, eta batez beste % 16,11 igo zen Caja Madrideko goi-kargudunen soldata 2008an (Ramon Ferraz Ricartek Zuzendaritza Batzordea utzi zuenean, bederatzi kide besterik ez ziren geratu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia albisteak Epaiketak argazkiak Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak Madril gaur