Politika -

Katalunia

Homsi 9 urteko inhabilitazioa ezartzea eskatu du fiskalak

Fiskaltzak prebarikazioa egitea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatzen dio, azaroaren 9ko galdeketagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Generalitateko Presidentzia kontseilari ohiari bederatzi urteko inhabilitazioa ezartzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak, 2014ko azaroaren 9an Katalunian egindako galdeketaren harira Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik. Fiskalak Homs epaitzea eskatzeko idatzia bidali dio Auzitegi Gorenari.

Epaiketa egin edo auzia artxibatzea erabakitzeko bere iritzia bidaltzeko eskatu zion Auzitegi Goreneko epaileak Fiskaltzari pasa den abenduan.

Prebarikazioa egiteagatik eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik Homs epaitzea eskatu du Fiskaltzak. Aipaturiko delitu horiek frogatuko balira, inhabilitazioa ezarriko liokete Homsi.

Bi delitu horiek batera aintzat hartuta, edozein kargu publikotarako bederatzi urteko inhabilitazioa eskatu du.

Delitu bakoitza bere aldetik kontuan hartzekotan, prebarikazioagatik zazpi urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa zigorra eta desobedientzagatik urtebete eta hilabete batekoa jartzea eskatu du Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena albisteak Gaurko azken ordukoa Espainiako Auzitegi Konstituzionala