Politika -

Manifestazioa Bilbon

Sentsibilitate ezberdineko 13 pertsonak eramango dute pankarta

Sarek azpimarratu duenez, "Sare da antolatzailea", eta parte hartzeko gonbidapena egin dio euskal gizarteari.

Carmen Galdeano, Rosa Rodero eta Joseba Azkarraga. Artxiboko argazkia: EFE
Carmen Galdeano, Rosa Rodero eta Joseba Azkarraga. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sentsibilitate askotariko hamahiru pertsonak eramango dute pankarta, euskal presoen eskubideen alde larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan. Sare herritarren sareak azpimarratu duenez, "Sare da antolatzailea", eta parte hartzeko gonbidapena egin dio euskal gizarteari.

Hauek dira pankarta eramango duten hamahiru lagunak: Joseba Azkarraga eta Bego Atxa (Sare), Juan Mari Olano eta Mertxe Galdos preso ohiak, Gentzane Callejo, larriki gaixorik dagoen Jagoba Codo presoaren senidea; Alice Leiciaguezahar (Bagoaz), Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, Xabier Morras margolaria, Ramon Zallo EHUko Komunikazio katedraduna, Elisabete Bizkarralegorra abokatua, Edurne Brouard, GALek hildako Santi Brouarden alaba eta Rosa Rodero, ETAk hildako Joseba Goikoetxearen alarguna.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak azpimarratu duenez, Bilboko manifestazioa ekimen "anitza" da; ez ezker abertzalearen ekitaldi bat.

Bilbon hedabideen aurrean egindako prentsaurrekoan, Azkarragak manifestazioarekin bat egin ez dute eragileak hizpide izan ditu; besteak beste, EAJ, Ahal Dugu eta Ezker Anitza.

Beren erabakia "errespetuz" hartzen duela esan ostean, Sarerentzat "errespetu berdina" eskatu du, beren jarrera justifikatzeko deialdiaren atzean aukera politiko zehatz bat dagoela esatea ez dela zilegi iritzita.

Azkarragaren esanetan, pankartaren osaketak eta "lan alor ezberdinetatik deialdiarekiko babesa adierazi duten 100 pertsonen izaerak, nahikoa behar lukete, Sareren eta bere ekimenen izaera zalantzan ez ipintzeko era etengabean".

Sarek azpimarratu duenez, larunbaterako aurreikuspenak "oso onak" dira: "Aurten, aurpegi eta sentsibilitate berriak gehitzea lortu dugu. Horregatik, milaka eta milaka hatz salatzailek Bilbo erdialdea hartuko dutela espero dugu, eta beraz, baikorrak gara".

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak Albisteak