Politika -

enplegu zerbitzua

Borja Belandia, Lanbide eraberritzeko erronka duen zuzendari berria

Gorka Urtaranen bigarrena izan zen Gasteizen, eta Adolfo Alustizaren lekua hartuko du gaurtik aurrera, enplegu zerbitzuaren lan-bitartekaritzarako gaitasuna sustatu eta eraberritzeko helburuarekin.

Belandia, Radio Vitoriak egindako elkarrizketa batean, iaz. Argazkia: EiTB
Belandia, Radio Vitoriak egindako elkarrizketa batean, iaz. Argazkia: EiTB
Belandia, Radio Vitoriak egindako elkarrizketa batean, iaz. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Borja Belandia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari izendatu du gaur, asteartea, enplegu zerbitzuaren lan-bitartekaritzarako gaitasuna sustatu eta eraberritzeko helburuarekin. Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ere aztertu beharko du.

Belandia Gorka Urtaranen bigarrena izan zen Gasteizko Udalean maiatzera arte. Udaleko lana uztea erabaki zuen orduan, arrazoi pertsonalak argudiatuta.

Urtaranen taldean, lau sailen ardura izan zuen, alkateorde gisa: Hirigintza, Ingurumena, Ogasuna eta Segurtasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Araba Lana berriak Lanbide Gasteiz albisteak Albisteak