Politika -

Auzitegi Gorena

Urtebeteko kartzela-zigorra, Def con Dos taldeko abeslariari

Auzitegi Gorenak dio Cesar Strawberryk biktimak umiliatu zituela sare sozialetan argitaratutako mezuekin, eta urtebeteko espetxealdia ezarri dio.

Cesar Strawberry Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Cesar Strawberry Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Cesar Strawberry Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio Cesar Strawberry Def con Dos taldeko abeslariari, sare sozialetan publikatutako zenbait mezurekin biktimei irain egin diela edo terrorismoa goratu zuela ebatzita.

Aipatu mezuak Twitterren argitaratu zituen, 2013ko azaroa eta 2014ko urtarrila bitartean, eta, besteak beste, ETAk bahitutako Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionario ohia eta GRAPO aipatzen zituen.

Gorenak dio gutxiengo zigorra ezarri diola, eta gertakariari ezin zaiola larritasuna kendu, abeslariak Twitterren dituen jarraitzaile kopurua handia delako.

Espetxe-zigorra gain, sei urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote.

Horrenbestez, Auzitegi Nazionalaren ebazpena baliorik gabe utzi du Gorenak, fiskalaren argudioak onartuta. Auzitegi Nazionalak absoluzioaren alde egin zuen, baina Gorenak dio mezu horiekin Cesar Strawberryk "gorrotoaren diskurtsoa" elikatu zuela eta "gatazka sozialak konpontzeko bidean terrorismoa erabiltzeari zilegitasuna" eman ziola.

Jose Antonio Ortega Lara "orain bahitu beharko luketela" edo "Esperanza Aguirreren konplexurik gabeko faxismoak GRAPO etsipenez gogorazten dit" bezalako esaldiak idatzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Auzitegi Gorena bideoak Epaiketak albisteak Gaurko azken ordukoa Albisteak Gaur