Politika -

Elkarretaratzea

Sara Majarenas aske uztea eskatu du Sarek Donostian

'Baldintzapeko askatasuna' eskatu du berarentzat, eta, Martuteneko espetxera 'premiaz' leku alda dezatela.

Sara Majarenas aske utz dezaten aldarrikatu dute Donostian

0:32

Agentziak | Erredkazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Azkarraga Sare herri mugimenduko bozeramaileak Sara Majarenas presoa "justizia eta gizatasunagatik" aske uztea eskatu du gaur, eta, baita "premiaz" Donostiako Martutene espetxera eraman dezatela ere.

Azkarragak Donostian egin ditu adierazpen horiek, Majarenasen askatasuna eskatzeko Sarek deitu duen elkarretaratzean; izan ere, joan zen igandean, Benifaio (Valentzia) herrian, Sara Majarenasen bi urteko alaba labanaz zauritu haren aitak.

Hirurehun bat lagun bildu dira arratsaldeko 19:00etan Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan egin den protesta isilean. Protestaren buruan zegoen kartelean honako lelo hau irakur zitekeen: "Giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen. Salbuespen legediarekin amaitu!".

Joseba Azkarragak adierazi duenez, Sare behartuta agertu da berriz ere ""justizia eta gizatasuna" eskatzeko Sara Majarenasek bizi duen egoeraren aurrean.

Izar bere alaba "hiltzeko saiakeraz gain", presoak bizi duen "egoera" gaineratu behar zaiola adierazi du Azkarragak, eta bere aburuz, Espainiako "Gobernuak duen espetxe politikaren eta Justiziaren adibide garbia da".

Azkarragaren esanetan, Majarenas "bere etxetik 500 kilometro baino gehiagora urrunduta dago, eta horri gehitu behar zaio salbuespenezko legedia baten menpe dagoela, baldintzapeko askatasuna lortzea eragozten diona, hamahiru urteko zigorralditik hamabi beteta izan arren".

Hori dela eta, Azkarragak, "kasu zehatz honetan, gizatasunagatik besterik ez bada ere, baldintzapeko askatasuna" eskatu du Majarenasentzat, eta, hori gertatzen den bitartean, Martuteneko espetxera "premiaz" leku alda dezatela, bere senitartekoekin egon dadin "bizi duen une larri eta zail horretan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Indarkeria matxista Espainian Presoak albisteak Gaurko azken ordukoa