Politika -

Euskal Hirigune Elkargoa

Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea

Baionako alkatea izango da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lehenengo aldiz bilduko dituen erakunde politiko berriaren lehen presidentea.

Jean-Rene Etxegarai Herri Elkargoaren presidente eta Baionako alkatea. Argazkia: EiTB
Jean-Rene Etxegarai Herri Elkargoaren presidente eta Baionako alkatea. Argazkia: EiTB
Jean-Rene Etxegarai, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren presidentea

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea izango da Ipar Euskal Herriko Euskal Hirigune Elkargoaren lehen presidentea.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa estreinakoz biltzen dituen euskal erakundeak atzo egin zuen bere lehen bilera, Baionan.

Batzar horretan Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duen erakundearen presidentea aukeratu dute: Jean-Rene Etchegaray. 231 botoetatik 157 eskuratu ditu Baionako alkateak; Bernard Lougarot Gotaine-Irabarneko alkateak, berriz, 51 jaso ditu; eta Jean-Jacques Doyhenart Angeluko hautetsiak, bost.

Euskal Elkargoak 300.000 biztanle eta 158 udalerri biltzen ditu bere baitan, eta 200 milioi euro inguruko aurrekontua izango du.

Horrez gain, erakunde sortu berriak hiru egitura nagusi izango ditu: kontseilua, batzorde iraunkorra eta batzorde eragilea.

Elkargoa defendatu dutenen iritziz, lurraldetasuna bermatzeko oinarri sendoa izango da euskaran eta kulturan, ekonomian, lurralde antolaketan, etxebizitzan edota garraioetan eskumenak izango dituen elkargoa.

Udalerrien artean % 70eko babesa lortu zuen elkargoaren eraketak, eta alkateen % 30 bakarrik ageri ziren kontra.

EAEko erakundeen babesa

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta Gipuzkako Foru Aldundiak pozik hartu dute Euskal Hirigune Elkargoa abian jarri izana, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko elkarlana sendotuko duelakoan.

Aipatu hiru erakundeetako ordezkariak izan ziren Baionan, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen presidentea aukeratzeko saioan. Era berean, besteak beste, EH Bildu eta EAJko ordezkariak izan ziren bertan.

Imanol Landa Eudeleko presidente eta Getxoko alkateak esan zuen Euskal Herriko herrientzat "berri oso ona" dela Euskal Hirigune Elkargoaren sorrera, "Ipar Euskal Herrian solaskide bakarra izatea ahalbidetzen duelako eta euskara edo garapen ekonomikoa bezain gai garrantzitsuetan elkarlanean aritzeko aroa irekitzen delako".

"Herritarrengandik hurbilen dauden tokian tokiko egitasmoak eta esperientziak trukatzea ekarriko du elkarlan berri horrek", erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Iparraldea berriak Baionako bideoak Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Euskadiko Udalen Elkartea albisteak Euskal Elkargoa