Politika -

San Antonio auzia

Gasteizek ez du helegiterik jarriko San Antonio auziko epaiaren aurka

Udalaren zerbitzu juridikoek epaia aztertu dute eta Auzitegi Gorenak errekurtsoa onartzeko aukerarik ez dutela ondorioztatu dute.

Javier Maroto eta Alfonso Alonso. Artxiboko argazkia: EiTB
Javier Maroto eta Alfonso Alonso. Artxiboko argazkia: EiTB
Javier Maroto eta Alfonso Alonso. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran alkateak jakinarazi du Gasteizko Udalak ez duela Auzitegi Gorenean helegiterik aurkeztuko San Antonio auziko epaiaren kontra.

Alderdi Popularreko Javier Maroto eta Alfonso Alonso auzipetu egin zituzten, azken hori Gasteizko alkate zenean kontratu publiko batekin iruzurra egiteagatik. Hasiera batean, 393.862 euro ordaintzera zigortu zituzten, baina Estatuko Kontu Auzitegiak biak absolbitu zituen azkenean.

Urtaranek esan du asmoa "bide juridikoa azkeneraino" eramatea zela, baina Udalaren zerbitzu juridikoek ebazpena aztertzen aritu dira azken asteotan, eta kasazio-errekurtsoak Auzitegi Gorenean aurrera egiteko aukerarik ez dagoela ondorioztatu dute.

Hori dela eta, helegiterik ez jartzea erabaki du Udalak. Gainera, Auzitegi Gorenera jotzeak "diru publikoan gastu handia egin behar izatea ekarriko luke, eta arduraz jokatu behar dugu", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gorka Urtaran bideoak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gasteiz albisteak Alfonso Alonso albisteak