Politika -

katalunia

Katalunian galdeketarik ez dela egongo dio Espainiako Gobernuak

Iritzi horretakoa da gaur CUPek Generalitateko aurrekontuak babestu, baina erreferenduma egiteko baldintza jarri ostean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua, Mariano Rajoy presidentea buru delarik, sinetsita dago Katalunian ez dela inolako galdeketarik egingo, eta, bere ustez, Kataluniako aurrekontuekin gertatzen ari dena, CUPen eskuetan jartzearen ondorioak besterik ez dira.

Hori da Gobernuko iturriek Lisboatik (Mariano Rajoy bertan izan da, Europa hegoaldeko herrialdeen bileran jarduteko) egin duten interpretazioa, gaur CUPek Generalitateko aurrekontuak babestea erabaki ostean. Alabaina, CUPen arabera, babes horrek "iraungitze data" duen baldintza bat dakar berekin; izan ere, babes hori kenduko dute, baldin eta irailean erreferendumik ez bada egiten.

Iturri horien esanetan, galdeketa hori ez da egingo, eta, azpimarratu dutenez, "norbere burua estremisten esku uzten denean, egoera bat gaindi daiteke, baina epe ertainera edo luzera ez da jendearentzat positiboa den ezer eraikitzen".

Mariano Rajoy eta Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak elkarren artean egin behera duten bilerari dagokionez, ziurtatu dute oraindik ez dagoela itxita, baina urtarrilean ez dela izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pere Aragonès albisteak