Politika -

Eusko Legebiltzarra

EAJk ezik, talde guztiek eskatu dute Marguello auzian neurriak hartzea

'Marguello auzia'ren ikerketa batzordeak egindako gomendioak betetzeko eskatu diote EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSEk eta PPk Jaurlaritzari. EAJk ez du ekimena babestu.

Joseba Egibar EAJren bozeramailea Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar EAJren bozeramailea Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar EAJren bozeramailea Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011an, 'Marguello auzia' dela eta Eusko Legebiltzarrean sortutako ikerketa batzordeak egin zituen gomendioak bete ditzala eskatu dio gaur Gasteizko Ganberak Eusko Jaurlaritzari. Ekimena Alderdi Popularrak aurkeztu du eta talde guztiek babestu dute, EAJk ezik.

Bizkaiko Fiskaltzak 11 urteko espetxe-zigorra eskatu du aipatu kasuan auzipetutako hirurentzat eta sei urte eta erdiko kartzela-zigorra laugarren akusatuarentzat. Jose Carlos Margüello Gurutzetako Ospitaleko Kalitate zuzendari ohiari lotutako enpresei Osakidetzaren kontratuekin mesede egin izana leporatzen diete.

Eusko Jaurlaritzak bide zibiletik jo zuen auzi honetan, bidegabe erabilitako diru publikoa itzultzea exijitzeko eta balizko kalteen aurrean kalte-ordainak eskatzeko.

'Marguello auzia'ren ahozko epaiketa hastear dela, Alderdi Popularrak adierazpen bat aurkeztu du Legebiltzarrean, 2011an Gasteizko Ganberako ikerketa batzordeak markatutako bideari heltzea eskatuz, orduan zehaztutako gomendioak beteta.

PPren ekimenak EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta Alderdi Sozialistaren babesa izan du. EAJk ez du ekimenarekin bat egin. 2011an ere ikerketa batzordeak aurkeztu zuen ondorioen kontra bozkatu zuen.

Ez-legezko proposamen honen bidez, Eusko Legebiltzarrak txosten hartan bildutako gomendioak bete ditzala agindu dio Iñigo Urkulluren Gobernuari.

Gomendio horietako batzuk hauek dira: barneko kontrol-neurriak indartzea; kontrolerako eta kontrataziorako organoen eginkizuna errazteko irizpide argiak ezartzea; itxarote-zerrendak osasun zerbitzu publikoek zuzenean kudeatzea; eta lehiakortasuna suspertzea, kontratatu beharreko zerbitzuen kostua eta kalitatea hobetzeko bidean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken ordukoa