Politika -

Gasteizko Udala

Gorka Urtaranek konfiantza-galdeari eutsiko dio

Gasteizko alkateak iragarpena egin aurretik, EH Bilduk aldaketarako proiektu estrategikoen inguruko akordioa negoziatzeko eskua luzatu dio.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Argazkia: EiTB
Gasteizko aurrekontuak astelehenean onartuko dira

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak asteleheneko konfiantza-galdeari eutsiko dio, EH Bilduk gaur egindako eskaerari entzungor eginda.

Hala eta guztiz ere, koalizio abertzalearen jarrera aldaketa aintzat hartu du Urtaranek, eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin elkarrizketa bultzatzeko garai berri baten hasiera iragarri du.

Gasteizko alkateak iragarpena egin aurretik, Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko udal taldeko bozeramaileak aldaketarako proiektu estrategikoen inguruko akordioa negoziatzea eta asteleheneko konfiantza-galdea alboratzea proposatu dio.

Larrionek azaldu duenez, hiriarentzako proiektu estrategikoen inguruko akordioa biltatzeko proposamena egin die EH Bilduk EAJri, PSE-EEri, Ahal Duguri eta Irabaziri, "guztion artean marko hau gainditzeko eta norabide zuzena emateko".

Miren Larrionen esanetan, alkatea aldaketa horiek adosteko prest balego, galdutako konfiantza berreskuratuko luke. EH Bilduk konfiantza falta argudiatu zuen Gasteizko Aurrekontuen kontrako botoa emateko. PPk ere, aurrekontu proiektuaren kontra bozkatu zuen.

"Ezingo genuke (konfiantza-galdearen) aldeko botoa eman, Urtaranek gure konfiantzari konfiantzarekin erantzuten badio", ohartarazi du. Dena den, Urtaranek konfiantza-galdeari eusten badio ere, EH Bildu abstenitu egingo dela ziurtatu du Larrionek. Beraz, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernuak Aurrekontuak onartu ahalko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Berriak Politika EAJ-PNV Gorka Urtaran Alderdi politikoak EH Bildu Gasteiz Gaurko azken orduko albistea